XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ta hontan, Maritain-ek zintzo jokatzen du bere buruarekin eta bere obra osoaren funtsezko oiñarriekin.
Emen entzuten da entzun ere bere abotsa beretasun eta esperientzi oiartzunez beteago.
Berrikuntza, dio, mundua eta bere problemak ezagutzeko hideetan; aldaketa intelektual lanetan, egi egarri sakonez; berrikuntza, fedea, otoitz eta kontenplazio bizitza at utzi gabe.
Barne aldaketan errepikatze honek ez du esan nai beretzat iñolaz ere elkarrizketaren eta konpromisoaren ukatzerik.
Prezixo da
Kristauak kristau izanez salbatzen du soilki mundua, bere bizitza
Munduaren gizatasun evoluziorako kooperazioa hontara egin behar da: gizonen lurreko itxaropena Ebanjelioagan ukatzen ez dalarik eta Kristoren eta bere Erreiñuaren izpirituak munduko errealidadeak xuxpertzen dituelarik.
Maritain-ek ez du baztertzen apostoladutza organizatua, baiñan, benetan funtsezkoa, egunero Ebanjelioa bizitzea dela adieraziaz.
Ta, horretarako, Kristorekin bat eginda, munduaren erdian otoitz egiñaz biziaz.
Kristau langintza ain nekeza da gaur munduan, dio Maritain-ek, ez dela posible izango deus lortzea sugar indartsu diran anima kontenplatiboak ez badira ugaritzen munduan zear.
Hau da Maritain-en bizitza argitzen duan misterioa.
Ta ezin ukatu dezaiokegu errespetoa eta maitasuna
Ziurki, Maritain ezin klasifikatu dezakegu berak
Maritain-ek zoramenez jarraitu du Kontzilioa, eta bere egiten ditu haren izpiritu eta ondorioak.